Posta elektronikoa: jiren@kintonlainoa.com

© 2019ko martxoa. Kinton Komikiak.

  • Facebook
  • YouTube
  • Instagram
  • IGANDEA

    2019/03/10

    Agindu bezala,  "Seigarren unibertsoko gerlariak", zazpigarren atala, prest daukat iada. Ea atsegin duzuen! Hurrengo argitaratuko dudana, "Hasi da txapelketa", 8.pasartea izango da eta martxoaren 24rako prest egongo da.  Hasierako ideia bi astetik behin pasarte bat argitaratzea da eta aurrerago astean behin, baina horretarako itzulpen batzuk aurreratu beharra daukat lehenengo! Aurrerapen bezala, "Etorkizuneko saga" koloretan argitaratuko dudala esan diezazueket. Laster arte!

              Lanean jarraitzen dut manga euskarara itzultzen, argitaratuko dudan hurrengo pasartea zazpigarrena izango da,"Seigarren unibertsoko gerlariak" izenekoa. Martxoaren 10erako prest egongo da. Besterik gabe, ondo izan!

    JIREN

    OSTIRALA

    2019/03/01

    Kaixo guztioi!

                   "Dragoi Bola Super"-en manga komikiak euskaraz igotzeko webgune hau prestatu dut. Ideia, pasarteak itzuli ahala igotzea da, bi astetik behin pasarte bat gutxienez. Nik bost ataletan sailkatu dut orain arte japonieraz ofizialki argitaratu den mangako istorio guztia. "Jainkoen bataila", "Champaren txapelketa", "Etorkizuneko saga", "Indarraren lehiaketa" eta "Patrulla galaktikoaren gatibua" dira atal horiek.  Momentuz, sei pasarte dituzue eskuragarri euskarara itzulita.

     

                   Itzulpenari dagokionez, lehenengo hiru pasarteak itzultzeko "Euskal Encondings"-eko foroko Ronbin-ek egindako itzulpena hartu dut erreferentzia gisa (eskerrik asko Ronbin!), moldaketa batzuk egin dizkiodan arren. "Jainkoen batalaila" eta "Freezerren berpizkundea" pelikuletako euskarazko itzulpenak ere aintzat hartu ditut eta baita Dragoi bola Z-ko azken ataletakoa ere. Zuen gustukoa izatea espero dut.

    JIREN

    OSTEGUNA

    2019/02/21